Nortzuk gara?

Jose Martin iturgintza zerbitzuetako enpresa bat da, Pasaian (Gipuzkoa) 1977an sortua.

Iturgintzan, gas kontuetan eta berokuntzan 40 urtetik gorako eskarmentua du enpresak.

Azken 40 urtetik hona, enpresaren jarduera era guztietako bezero, enpresa, jabekideen erkidego eta partikularrei zuzendua dago. Iturgintzako zerbitzuen enpresa da gurea, eta iturgintzako instalazioak ez ezik (komunen eta sukaldeen berrikuntzak), gas-instalazioak (naturala edo petrolioaren gas likidotua), eta berokuntza- eta klimatizazio-instalazioak (instalazioak, eta komunitateen eta partikularren mantentze-lanak) egiten ditu, eta azken teknologiak erabiltzen ditu ikuskapenean, telebista kamerarekin ikusi ahal izateko tutuak, hustubideak, tximiniak eta beste; eta bideoko irudien grabazioak egiten ditu, azterketa egokiak egiteko. Jarduera horiek guztiak egiteko Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak emandako egiaztagiriak ditugu.

Gure lantaldea etengabe ari da prestatzen eta berritzen, merkatuan diren material berri eta araudiei dagokienez.

Iturgintzan, gas kontuetan, berokuntzan eta mantentze-lanetan aditua eta ezaguna da gure enpresa.

Halaber, gure profesionalen laneko segurtasunean murgilduta gaude. Horretarako, gure egitekoetara egokitzen den Laneko Arriskuen Prebentziorako Eskuliburua dugu, eta gure langileek etengabeko prestakuntza izan dezaten ahalegintzen gara.

Gipuzkoako instalatzaile eta mantentzaileen enpresa-elkarte den Instagi elkarteko kide gara.

Erantzukizun zibileko asegurua badugu.

Fontanería Jose Martín
Borda Enea nº 1, Bajo
Tlfno. 943 393774
20110 Pasaia
Gipuzkoa